Helburua
"Euskara eta publizitatea" gaiaren inguruan hausnarketa egin eta eragitea.
Edukia
Euskararen egoera publizitate munduan. Euskarazko publizitatea. Euskarazko itzulpenak publizitatean. Iragarle euskaldunak. Publizitatearen inguruko terminologia euskaraz. Euskararen publizitatea...
Funtzionamendua
Hamabostean behin-edo ekarpen edo adibideren bat eskainiko dut blog honetan.
Nahi izanez gero, zeure iruzkinak idatz ditzakezu pasarte bakoitzaren azpian. Guztion artean webgune interesgarri eta emankorra egin dezakegulakoan.
Egilea
Euskal Herriko publizitate agentzia garrantzitsuenetako batean egiten dut lan. Kontu arduraduna naiz, Kontu Exekutiboa hain zuzen.
Blog hau idazteko motibazioa
Sinistuta nago komunikazioak lan handia egin dezakeela euskararen alde, eta horrek bultzatzen nau blog hau idaztera.
Nori zuzendua
Aipatu gaiaren inguruan interesa edo kezka izan dezakeen edozeini.
Beren hizkuntzarekin kezkatuta dauden euskaldunak. Publizitatean dihardutenak. Itzultzaileak. Publizitate irakasle eta ikasleak. Euskara teknikariak. Kazetariak. Filologoak. Soziolinguistak...
Oharra
Saiatuko naiz mezu labur eta argiak idazten (hitzaren bi zentzutan). Eta horixe bera eskatuko nizuke zuri ere.
Eta ez naiz zentsura zale, jakina, baina ez nuke nahi gune honetan deskalifikazio merkerik edo antzekorik.
Ongi etorri, benetan.
Noizbehinka bisita egiten badiozu blog honi, primeran, eta gainera, zeure ekarpentxoa egiten saiatzen baldin bazara, ba are hobeto.
Eskerrik asko zure arretagatik, honaino iritsi baldin bazara, merezi duzu eta.
Iñigo Fernández Ostolaza