Atzoko Berriak zekarrenez, Volkswagen Golf autoaren azken spot-a kendu dezaten eskatzen ari da elkarte bat. “Adingabeak arriskuan” jartzen omen ditu iragarkiak, bertan haur bat ageri delako arnasa hartu gabe hogei segunduz, aurrean duen autoa bezain gorri jarri arte ia-ia... (Espero dut ikusiko zenuela iragarkia, merezi du eta).
Jakin dudanez, inork ezin omen du bere burua ito, ezta nahita ere, eta beraz, ergel samarra dirudi salaketa horrek. Bestela ere, dena dela, ez dut uste kontuan hartzeko moduko
salaketa izango litzatekeenik.
Esango nuke gizartearen gehiengo oso zabal bat aspaldi ohartu dela bere lege propioak dituela publizitateak. Areago, eskertu (eta saritu) egiten ditugu gu linburtzeko,
betiko istorio eta leloekin saiatu beharrean, bide berriak lantzen dituztenean.
Egia da publizitatez gainezkako gizarte honetan, iragarki gero eta deigarriak egitera behartuta daudela kreatiboak eta gero eta
eremu arriskutsuagoak zapaltzen direla publizitatean. Egia da baita ere, ordea, gero eta errazago asaldatzen direla batzuk. Puritanismo olatu berri bat bizitzen hasi garela esaten duenik ere bada honezkero.
Bocattaren iragarki bat zentsuratu zuten joan den urtean (“Lo mejor del campo”), bertan “nekazarien lepotik barre egiten zelako”. Orain bi urte Amenari spot bat zentsuratu zioten, nanoak agertzen zirelako bertan dantzan eta “modu barregarrian”. Alex de la Iglesiasek Fnac-entzat egin zituen iragarkiak ere zentsuratuak izan ziren, “indarkeria erabiltzera bultzatzen zutelako”...
Guri ere, orain dela gutxi, Kaikuren iragarki bat
telebistatik kentzeko presioa egin ziguten, iragarkiak “kale borroka sustatzen duelako” eta “kanpandorreak txikitzera bultzatzen dituelako gazteak”...
Kapitulu asko eta asko izango lituzke
publizitateak jasandako zentsura kasuen inguruko liburu batek. Liburu dibertigarri samarra izango litzatekeen susmoa ere badut,
hau bezalako kontuak irakurrita.
Hona hemen zentsuratuak izan diren spot
bat,
bi eta
hiru adibide gisa.
Foro del Espectador delako elkarteak, Magnum izozkien iragarkia kentzeko ere eskatu du.
Oraindik gogoan dut duela bi edo hiru urte asko gustatu zitzaidan iragarki bat kendu zutela, bertan tratu txarrak ikusten zirelako.
Uste dut galtza marka batena zela. Hasieran aita bat ikusten da zinturoiarekin norbait(semea suposatzen da ) jotzen. Gero semea ikusten da aitaren hilobi aurrean, eta zinturoia kendu eta hilobia jotzen du behin eta berriz. "Ya puedes quitarte el cinturon" edo antzeko bat zioen.
Garai horretan bertan, gogoan dut beste galtza iragarki bat ere kendu zutela.
Ados nago puritanismo olatu berri bat bizitzen hasi garela diozunean. Baina nahi dutenean erabiltzen dute. Egunkari eta telebistako albisteetan behin eta berriz ikusten ditugu hildakoak, erretakoak, odola, buruak mozten. Irudi oso gordinak. Horren aurka ez dute ezer esaten. Titi bat, felazio bat, emakumea "desegoki" tratatzen den irudi bat... horrelakoen aurrean, eskandaloa.
Nahiago dute ongi edo gaizki zer dagoen ikusleak ausnartu ordez, beraiek denen izenean ausnartu, eta zentsuratu.
Garbi daukat edukazio on bat dela ondo eta gaizki zer dagoen antzemateko giltzarria. Zentzuratzaileek zein edukazio jasoko zuten ordea?
Nik askotan zalantza izaten dut. Beharbada, igarleek badakit "talde" batzuk beren iragarkien aurka azalduko direla, baina agian hori da bilatzen dutena.
Denok gogoratzen dugu Boccataren iragarki hura, oso gutxitan emititu arren.
Publizitatea debalde.
Esango nuke nabarmen samar igartzen dela noiz iragarle batek bilatu duen berariaz polemika eta noiz ez.
Benettonek, esaterako, polemika bilatu zuen Toscanirekin iragarki ezagun haiek egin eta zabaldu zituenean (http://www.el-mundo.es/magazine/m36/textos/toscani2.html). Iragarki haiek ez zuten komunikazio helbururik, polemika bilatzen zuten, marka nabarmen uztea, ez besterik.
Baina Bocattaren iragarki hura ("Lo mejor del campo"), eta Amenaren nanoena, eta Fnac-entzako Alex de la Iglesiasek egindakoak seguru ez zirela ekoiztu besterik gabe zeresana eman eta bazterrak nahastu ostean erretiratuak izateko.
"Denok gogoratzen dugu Boccataren iragarki hura, oso gutxitan emititu arren.
Publizitatea debalde."
Publizitatearen zeregina ez da nola edo hala -edozein preziotan- pieza gogoangarri bategitea.
"Debaldeko" publizitatea askotan ez zaio debalde irtetzen markari, eta beraz, polemikak kudeatzea ezinezkoa denez eta noraino irits daitezkeen ezin jakin daitekeenez, esango nuke oso-oso gutxi direla publizitatean iragarki batekin nahita sortutako polemikak.