Eguberri eta Urteberri egunetan egunkaririk izaten ez denez,
zenbaki bereziak izaten dira abenduaren 24 eta 31koak, asko saltzen direlako, batetik, eta bestetik, bi egun iraun ohi dutelako egongelan (bi egunetako telebistako programazioa dakartelako, besterik ez bada ere).
Bitxi samarra iruditu zait abenduaren 24ko El Diario Vasco. Inor ez da harritzen honezkero egunkari horrek
92 orritatik euskarari bakar bat baino gutxiago eskaintzen diola ikusita.
Dakarren
publizitatean, ordea, presentzia irabazten ari zaio euskara. Gaztelerazko iragarkiak nagusi badira ere, zera topa dezakegu tamaina handikoei erreparatuz gero:
.- 9. orrialdean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren orrialde osoko iragarkia koloretan: elebiduna,
euskarari lehentasuna emanez.
.- 11. orrialdean, Gipukoako Foru Aldundiak eta Bidegik sinatutako orrialde erdiko iragarkia txuribetzean:
elebiduna, nahiz eta aurrena, ezkerraldean, gazteleraz dagoen.
.- 27. orrialdean, Caja Laboral-Euskadiko Kutxaren 4x7 bat modulutako iragarkia koloretan:
euskara hutsean.
.- 29. orrialdean, Garberaren orrialde osoko iragarkia koloretan: elebiduna, nahiz eta
gaztelera lehenesten duen.
.- 33. orrialdean, El Diario Vascoren orrialde osoko iragarkia koloretan:
elebiduna, nahiz eta gaztelerari lehentasun pixkat ematen zaion.
.- 34. orrialdean, EuskoTrenen 4x7 bat tamainako iragarkia koloretan: euskara hutsez.
.- 35. orrialdean, Kursaalaren orrialde osoko iragarkia koloretan:
elebiduna (euskara ezkerraldean eta gorago jarrita).
.- 39. orrialdean, Amma Betelu gerontologia zentruaren 3x5 bat tamainako iragarkia txuribeltzean:
euskara hutsean.
.- 45. orrialdean, Asociación de Esteticistas de Gipuzkoaren orrialde osoko iragarkia koloretan:
elebiduna nolabait, titularrean euskarari lehentasun nabarmena emanez baina testu osoa gazteleraz.
.- 57. orrialdean, Euskadiko Futbol Federakundeak, EuskoTrenek, Kutxak eta El Diario Vascok sinatuta orrialde osoko iragarkia koloretan:
guztiz elebiduna.
.- 59. orrialdean, Kirolgiren orrialde osoko iragarkia koloretan:
euskara hutsean (“Zorionak eta Urte Berri On!” besterik esaten ez duen arren).
Labur esanda:
1. Badirudi egunkari ez euskalzaleak baino irekiago daudela
iragarleak gizarte elebidun batean gaudela onartu eta kontsekuenteki jokatzeko.
2. Iragarki
elebidun “mota” ezberdinak ikusita, ematen du Galestarren “
A guide to bilingual design” eskuliburuaren “euskal bertsio” batek on egingo liekela gure inguruko iragarle askori. (lehentasuna zein hizkuntzari eman
-edo ez eman- erabakitzeko, eta abar...).
3. Presentziaz aritu gara. Baina horietako iragarkiren bat izan ote al da euskaraz sortua?...
Tori DVren lehengusuan urtezahar egunean nik neuk egindako azterketatxoa:
El Correo 2004ko abenduaren 31
Orriak: 92 (gehigarria kenduta)
Euskarazko albisterik: bat ere ez.
Publizitatea euskaraz:
- 4. orria: Bizkaiko diputazioa euskara hutsez
Bilboko udala elebidun euskarari lehentasuna
Bizkaiko diputazioa elebidun euskarari lehentasuna
- 9. orria: Bizkaiko diputazioa elebidun euskarari lehentasuna
- 12.eta 13. orriak: Bilbao Bizkaia ur partzuergoa elebidun gaztelaniari lehentasuna
- 18. orria: Bilboko udala elebidun gaztelaniari lehentasuna
- 34. orria: Eusko Jaurlaritza euskara hutsez
- 48. orria: BBK elebidun euskarari lehentasuna
- 52. orria: Santutxuko II. Hiri Krosa elebidun
- 53. orria: Asegarce euskara hutsez
- 55. orria: Athletic elebidun gaztelaniari lehentasuna
- 59. orria. EITB elebidun euskarari lehentasuna
- 77. orria: Barakaldo antzokia elebidun gaztelaniari lehentasuna.
Euskarazko beste agerpenik: 50 eskeletatik 5 euskara hutsez (%10).
Ondorio pare bat: El Correo eta DV egunkari erdaltzaleetan euskarazko agerpen bakarrak kanpotik egindakoak dira (publizitatea eta eskelak), egunkarietatik bertatik egindaorik ez da antzematen eta.
Bigarrenik, euskarazko ia publizitate guztia erakunde publikoek egindakoa da (nire azterketan Athletic eta Asegarce kenduta beste guztiak).
Ondorio nabarmen eta argi samarrak ateratzen dira halako ikuskatze azkar bat eginda, ezta?
Esango nuke, gainera, euskarak publizitatean duen presentzia neurtzeko azterketa zabal eta serioago bat egingo balitz, ondorio beretsu edo oso antzekoak aterako liratekeela seguru asko.
Bestalde, euskarazko ia publizitate guztia erakunde publikoena izatea ez dut uste datu kezkagarriegia denik, oraingoz. Pentsatu nahi dut behintzat, euskararen normalizazio bidean pasatu (eta gainditu) beharreko etapa baten erakusgarri dela gaur egoera hori...
Jakina, badaezpada ere, saiatuko nintzateke gure eskutan dagoen guztia egiten, erakunde publikoek ez ezik, enpresa pribatuek ere egin dezaten euskarazko publizitatea (ona eta benetan euskalduna).
Eskerrik asko benetan, Xerra, zure ekarpenarengatik.