Maiz hitz egiten da gaizki publizitateaz, eta gurean maizago agian. Azken asteotan bertan, esate baterako, hainbat artikulu agertu dira gure artean publizitatea deabrutzen: "
atzerakoia" dela, "
sexista" dela, "
faxista"...
Ez naiz alferrik saiatuko publizitateari egiten zaizkion kritika ugariei aurre egiten -horretarako ere argudioak izan badiren arren-, besteak beste nabarmena delako
arrazoi asko daudela publizitatea kritikatzeko.
Bitxia da, ordea, publizitatea kritikatzen dutenek iragarki konkretu oso gutxi aipatzen edo salatzen dituztela ikustea.
Publizitatea kritikatzen dute, baina hura orokorrean hartuta, orokortasunekin, adibideetara ia jaitsi gabe.
(Erregela hori berresten duen salbuespena baizik ez da Emakundek Media Markt etxeari kenarazi zion eta maiz aipatu izan den
iragarkia).
Kasu konkretuak erabakiorrak izaten dira maiz, -publizitatean gabiltzanok ondo asko dakigunez-, jendeari saldu nahi dioguna ikusarazi eta ulertarazteko. Eta zentzu horretan, kritikatuak izan diren iragarki dezente topa daitezke sarean; baina publizitatea egiten dutenen eskutik, paradoxikoki, eta ez hainbeste publizitatea salatzen dutenengandik.
Bada argitalpen bat,
webgune gomendagarria ere baduena,
"iragarki salagarriak" biltzen eta saritzen dituena, lau kategoriatan bereiztuta:
.-
Banned: Debekatuak izan diren iragarkiak. Espainiar estatuan ikusi ahal izan genuen
hau, adibidez.
.-
Rejected advertising: Baztertuak izan diren iragarkiak. Publizitate agentziek beren bezeroei proposatu zizkioten honako iragarki
hau edo beste
hau, adibidez, ez zituzten onartu iragarleek eta ez ziren emititu.
.-
Spoof: Publizitatea parodiatzen duen publizitatea (lehenago ere
hona ekarri genuen gaia). Adibide
hau edo beste
hau bezalakoak ematen dituena.
.-
Most complained: Kexa gehien jaso dituzten iragarkiak.
Hau eta
hau, esaterako.
Izango dira iragarkiak gehiengo zabalari salagarriak iruditzeko modukoak. Nago, baina, kasurik gehienetan oso zaila dela iragarki bat “salagarria” den edo ez erabakitzea:
Onargarria al da Sony Braviaren iragarki
ezaguna zentsuratu nahi izatea “Dorre Bikien aurkako atentatua gogorarazten duelako”?...
Ez al da harrigarri samarra epaile ingles batzuek onargarritzat jotzea iragarki
hau (merezi du eman zituzten argudioak irakurtzea) eta epaile italiar batzuek beste
hau gaitzestea?...
Zentsuragarria al da animali larruen kontsumoa salatu nahi duen iragarki gordin
hau?...
Nori iruditzen zaio salagarria "Barbie-ren kontrako iragarkia zelako" kendu behar izan zuten iragarki
hau?...
Azken batean, iragarkiak saldu nahi duen mezu, marka edo produktuarekiko dugun aldeko edo kontrako jarreraren arabera epaitzen al dugu hura salagarria ote den?...
.- Ezaguna da publizitatea salatzeko Dove-k egin zuen bideoa. Hari erantzuteko, eta "errealitateaz dugun pertzepzioa distortsionatzeagatik Jangoikoari eskerrak emateko" atera zuten beste bideo honek ere benetan merezi du.
Kasu honen azalpena hemen.
.- Publizitatean dabiltzanak berak ere kexatu izan dira noizbait iragarkiren bat tarteko.
.- Best Rejected Advertising sarien lehenengo eta bigarrengo edizioetako sarituak.
.- Publizitatea parodiatzen duen publizitate "parodiagilea".