Hitz jokoekin gozatzen duen edonori oparitzeko moduko liburu gomendagarria argitaratu berri du Iñaki Arranzek:
Hitza azti.

Adibide ugariz hornitua dator liburua, nahiz eta egileak dioen azaleko arakatze bat baizik ez duela egin: “
belaunaldiz belaunaldi iritsi zaizkigun atsotitzetatik hasi eta egungo olerkari abangoardistenen esperimentazioekin buka, umeen leloetatik eta publizisten esaldi biribiletatik igarorik”.
Ludohizkuntzalaritza du aztergai liburuak, eta olerki, esaera zahar, esamolde eta bestelakoak ez ezik, esloganak ere bilatu ditu egileak hura osatzeko.
Publizitateak bere-berea du hitzekin jolas egitea, eta alde horretatik zeharo zentzuzkoa da Iñaki Arranzek iragarkietan ere
adibideak bilatu izana, baina ez ditu gehiegi aurkitu:
.- "Gurpilez bahabil habil abil.
(Bizikletaz ibiltzen direnei zuzendutako iragarkia. Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo Saila, Trafiko Zuzendaritza, 2002).”
.- “
Arabako Aldundiaren kanpaina baten izena da honakoa hau: Hara bada, Araba da.
Eta Euskal Telebistak eskaini zuen iragarki batean, zikindutako ibai bat ageri zen irudietan eta, idatzita, hitz hauek: Ibai zikina.
Ondoren, norbaitek ibaira zaborra botatzen ageri zela: Hi bai zikina."
.- “EZ dakizu euskara? IkaSI
(IKA euskaltegien publizitatea, 2000-2001).”
.- “Biziklet
eroak.
(Gasteizko txirrinduzaleen elkartea. Logoan kolore aldaketak du bizikleteroak “eroak” direla nabarmentzen).”
Iñaki Arranzek ez du adibide gehiegi aurkitu, gure publizitatean zer aurkitu gehiegi ere ez dagoelako, zoritxarrez.
Hitz joko horietako gehienek, gainera, gehiago dirudite itzultzaile euskaldunen lanaren erakusgarri euskaraz sortutako publizitatearen adibide baino. Egunero euskaraz ikusten ditugun iragarkietan ere, gehiago dira nabarmen
itzultzaileek sortutako lerroburuak publizitate agentzietako kreatiboei euskaraz bururatutakoak baino.
Euskarazko publizitateak ekarpen oso txikia, hutsaren hurrengoa, egin dio oraingoz euskarari, hizkuntza aberasteari dagokionez behintzat. Eta ondo da euskarak itzultzaile onak izatea, baita publizitatean ere, baina
publizitate sortzaile euskaldunak behar ditugu publizitateak euskarari ekarpena egin diezaion noizbait.
Zenbat urte daramatzate hemengo unibertsitateek publizitate agentzietan lan egiteko gai omen diren lizentziatu euskaldunak hezitzen? Eta euskaraz sortzeko gai diren zenbat publizitate-sortzaile on samar dauzkagu?...
Euskal senak (zenak?) egiten al digu soilik kale?
.- Liburuaren berri han eta hemen eman dute ondo.
.- Hitz jokoen sailkapen bat gazteleraz, adibideekin hornitua.
.- Hitz joko elebidunak hemen.