Kolore korporatibo indartsua da naranja, inguruotan ondo asko dakigunez.
Euskaltelek diru kopuru potoloak inbertitu ditu EAEn guztiok bere burua kolore horrekin identifika dezagun. Eta Iparraldean ere ezaguna baino ezagunagoa da
Orange eta haren naranja kolorea.
Bankuen merkatuan, Espainian, gauza harrigarri samarra gertatzen ari den arren oraintxe kolore naranjarekin (
bat eta
bi lehiakide ari baitira beren buruak kolore berdinarekin identifikatzen), merkatu publizitarioki garatuetan gauzak oso argi egoten dira normalean koloreei dagokionean.
Espainian, telefonia mugikorraren merkatu zabal eta errentagarrian, esaterako, urdina da
Telefónica Movistar, gorria
Vodafone eta berdea
Amena (Euskaltelen jabea). Laster aldatuko omen da, ordea, paisaia hori.
Gaur bertan irakurri dut
hemen, epe laburrean merkatu kuota galduko duela Amenak laster, Espainian ezaguna den Amenaren marka irudia alde batera utzi eta ezezaguna den
Orangerena hartzen duenean.
Uztaila amaieran jakin zen
France Télécomek, Orange markaren jabeak, Amena erosi zuela.
Hemen, adibidez.
Enpresak hartutako aurreneko erabaki potoloak eman zituzten gero jakitera
han-
hemen, eta operazioak Euskalteli nola eragin ziezaioken asmatuz
ironia zerabilten batzuek inguruotan.
El Correokoek berehala eman zuten albistea:
Curiosamente, la identidad corporativa de Euskaltel -con predominio del color naranja- va a encajar como anillo al dedo con la de los nuevos propietarios. Y ello porque France Télécom opera en telefonía móvil con la marca Orange -naranja en inglés-, que tiene este color también como dominante de su identidad.
Naranja kolorea gehitu beharko al zaio ikurriñari mugaz bi aldetako euskaldunak (tarifa merkeekin) batzeagatik? Naranja al da "batzen gaituena"? Zerekin batuko gaitu laster?...