Marka onak kirol arloan egiten ziren soilik orain gutxi arte gure herri hontan. Dagoeneko hasiak gara, ordea, komunikazioari merezi duen garrantzia eta arreta eskainiz, beste eremu batzuetan ere marka onak egiten.
Dena dela, oraindik ere gure artean askok ez dute gehiegi sinisten marka kontuetan. Enpresa handien gauzak irudituko zaizkie beharbada. Saiatu nintzen ni hemen markaren ikuspegi zabalago bat ematen, eta edozein talde, erakunde edo enpresa marka bat dela azalduz eta hura zaindu eta elikatuz gero, guztiek ere eraginkortasun handiagoa bereganatu zezaketela argudiatuz.
Gaurkoan, berriz, orain dela egun gutxi (05-04-16)
Expansión egunkarian argitaratu zuten elkarrizketa bateko pasarte zenbait ekarriko ditut hona,
ESADE eskola ospetsuko goi-kargu batenak izanda,
Guillermo Cisnerosenak, nik esanda baino eragin handiagoa izan dezaketelakoan:
.- “Markaren kudeaketa
gai estrategikoa da edozein enpresa, erakunde edo taldetan.”
.- “Zuzendaritzakoek askotan ez dute sentsibilitate nahikorik izaten markarekiko.”
.- “Enpresa askotan
irudi korporatiboa Marketing Sailaren konpetentzia zela pentsatzen zuten, baina zorionez, enpresa munduan behintzat zuzendu da akats hori.”
.- “Zuzendaritza orokorra inplikatzen bada soilik, funtziona dezake marka batek.”
.- “Zuzendari askok uste dute markan inbertitzea ez dela salmentetan inbertitzea.”
.- “Marka baten arrakasta ez da neurtu behar lortutako ospe edo sonaren arabera,
emaitzak lortzeko eskaintzen duen gaitasunaren arabera baizik.”
.- “Enpresa gehienen aurreneko okerra izaten da epe laburreko emaitzak lortzera bideratzen dituztela ahaleginik gehienak.”
.- “Marka sendo bat zera da, bezeroak beste aukera batzuk probatzea pentsatu ere egin ez dezan lortzen duena.”
.- “Enpresa batek hiru gauza izan ditzake soilik hura erostea merezi dezan:
marka, bezeroak eta langileak. Horiek dira kopiatu ezin daitezkeen gauza bakarrak, gehien zaindu behar diren hiru zutabeak.”
Nork egin du inguruotan markarik onena? Zeintzuk dira Euskal Herriko bost-hamar marka indartsu-distiratsuenak gaur?