Jaione Ogizak BAT Soziolinguistika aldizkarian plazaratu zuen
artikuluan badira beste pare bat pasarte hemen iruzkintzeko modukoak iruditzen zaizkidanak:
.-
Gaur egun ikasle batek publizitate espezialitatea erderaz egin behar du. Asmoa da hurrengo urtean edo bi urte barru publizitate adarra euskaraz egiteko aukera egotea. Beraz kalitateko publizitate tekniko eta sortzaile euskaldunak izateko urte batzu itxaron behar izango dugu.
Ordutik dozena bat urte joan dira, eta euskaldun ugari dago honezkero “Publizitatea eta Harreman Publikoak” lizentziatura eskuratu duena. Beharbestekoa genuen lorpen horrek, ordea, berak bakarrik ezin izan du aurrerapauso handirik ekarri euskarazko publizitatearen esparruan.
Badira publizitatea euskaraz sortzeko gai diren kreatibo eta agentziak, baita komunikazio plan eta estrategia benetan onak egiteko gauza diren
profesional euskaldunak ere, baina euskarak bigarren mailako hizkuntza izaten jarraitzen du nabarmen publizitatearen eremuan.
1.
Merkatuari utziko al diogu erabakitzen nolakoa izan behar duen euskarak publizitatearen plazan bete beharreko papera eta lekua?
.-
Euskarri iraunkorrak eta eguneroko bizitzan ikusten ditugunak erabili behar dira, horrela egunerokotasun, baliagarritasun eta iraunkortasunezko ideia hizkuntza berari igorriko zaio.
Hala da, bai. Euskarazko publizitatearen presentzia areagotuz, plaza zeharo eraginkorra irabaziko genuke gure hizkuntzarentzat, publizitatea nonahi eta une oro dagoelako, batetik, eta bestetik, beharrezkoak dituen tasunak ekarriko lizkiokelako euskarari.
2. Ez al du merezi publizitatean
merkatuak euskaraz (ere) hitz egin dezan eragiteko
bideak bilatzen saiatzea?