“Hizkuntza-marketina” edo “marketing linguistikoa” kataluniarrek asmatuko zuten beharbada. Nik neuk behintzat katalanez irakurri nuen estreinakoz
hemen, 2005eko irailaren 19an Ramon Llull Unibertsitateko Blanquerna Komunikazio Fakultateak
“Màrqueting lingüístic” graduondoko ikastaroa sortu zuenean.
Urtebete eta hiru hilabete neramatzan ordurako blog honetan gaiaren inguruko hausnarketak sareratzen (
artxiboa). Ez nintzen gai izan, ordea, kontzeptu hori sortzeko, edo are gauza sinpleagoa, euskara marketinarekin hain modu agerikoan nahasten ausartzeko. “Marketina” hain da hitz itsusia gurean... (Gero nahastu nituen disimulurik gabe
hemen).
Zer da
hizkuntza-marketina, kataluniarren esanetan?
“
El márqueting lingüístic sorgeix de la idea de considerar la llengua com un producte i els parlants com a consumidors d´aquest producte, i, per tant, com a components d´un mercat.”
Aipatu graduondoko ikastaroan oinarrituta,
“Màrqueting lingüístic i consum” liburua argitaratu zuten 2006ko abenduan Ramon Llull Unibertstitateak eta Kataluniako Generalitatearen Kontsumo Agentziak. Bertan, honako ideiak ematen dira hizkuntza-marketinaren
beharra azaltzeko:
“
Actualment el márqueting s´aplica als museus, les arts, la cultura i els esdeveniments culturals, les ciutats, les idees, les organitzacions solidàries, les universitats, lésport i clubs i grups esportius, etc.”
“
Si el márqueting resulta eficaç per a vendre un producte, per què no ho ha de ser per vendre una llengua?”
“
De la mateixa manera que el govern d´un Estat pot intervenir en la política de preus (per exemple, de l´energia o del blat), (...)
pot dissenyar estratègies polítiques d´intervenció en el mercat lingüístic.”
Nola egiten da hori?
“
Si el màrqueting lingüístic té com a finalitat aconseguir que el mercat (els parlants) prefereixi usar una llengua en uns contextos determinats i promoure-la entre els parlants potencials, s´ha de conèixer el posicionament -la percepció- dels parlants de catalá i reposicionar-la quan cal i en grups objectius seleccionats.”
“
Podem fer-nos, per tant, una sèrie de preguntes: quina posició tenim? (la reposta s´obté del mercat), quina posició ens agradaria ocupar?, a qui hem de superar? (punt de vista de la competència), disposem de recursos?, podem sobresortir?, podem ser competitius a nivell de posicionament?”
Teoria eskaintzen digu graduondoko ikastaroak:
El objetivo del curso es enseñar los principios y las técnicas de marketing aplicadas al área de planificación, ejecución y evaluación de las actividades que ofrecen desde las organizaciones los responsables técnicos de planificación lingüística.
Eta liburuak ere,
kontrazalean ondo dioen bezala, "hausnarketak" eskaintzen ditu, "elementu teoriko eta metodologikoak".
Ondo da hizkuntza-plangintzan dihardutenei marketing ezagutzak ematea, (mesedegarria izango litzateke hori seguru), baina argi dago horrek baino eraginkortasun askoz handiagoa izango lukeela marketing adituak hizkuntza sustapen lanetan jartzeak; edo are hobeto, hizkuntza-plangintzan diharduten arduradun politiko, gizarte eragile, soziolinguista, teknikari eta abarrak marketing adituekin elkarlanean jartzeak.
Besteak beste, oso erraza delako marketinaren eta komunikazioaren gaineko teoria ikastea, baina oso zaila hura eraginkortasunez aplikatzea.
Lehengoan ere aritu ginen blog honetan hizkuntza marketinaz. Iñigo Fernandez Ostolazak horren gaineko iruzkina egin du bere blogean ....
Nire blogean zure azken artikulua aipatu dut. Jakin dezazun.
Hala ere, jakin dezazun, zuk ere irakurle nauzu, harpidetuta daukat zure bloga nire rss irakurgailura.